Aurkezpena

corubrics

CoRubrics eta CoRubrics GAFE Google Apps erabiliz errubriken bidez ebaluazio prozesua egiteko txantiloi publikoak dira. Irakasleak ikasleak ala ikasle taldeak errubrika bidez ebaluatu ditzan balio du, bai eta ikasle arteko koebaluazioa errubrika bidez egiteko.

Txantiloiak prozesua modu automatikoz egiten du. Hasteko erabili nahi den errubrika definituko dugu eta ikasleen izen-abizenak eta beren posta elektronikoak ondoren. Bi pauso hauek eginda, txantiloiak eta hari loturiko scriptak ondorengo guztiak egin ditzake:

  • Errubrikaren edukiz, ikasleen erantzun dezaten, galdetegia edo inprimakia sortu.

  • Inprimakia (galdetegia) ikasleei postaz bidali ala inprimakiaren lotura eskuratu (irakasleak zuzenketa egiten duen kasuetarako).

  • Inprimakia erantzun ondoren (ikasleek ala irakasleak betez), batezbestekoak lortzeko, datuak prozesatzen ditu.

  • Bukatzeko, emaitzak ikasleei bidaltzeko aukera eskaintzen du (ikasle bakoitzak bere erantzuna jasoko du) eta, aukeran, erantzun honi banakako komentarioa gehitu genioke.

CoRubrics GAFEk aukera gehiago ematen ditu:

  • Errubrika inprimakian erantzuterakoan komentarioa egiteko aukera.

  • Koebaluazio, autoebaluazioa eta irakaslearen ebaluazioa CoRubrics (txantiloi) berean eguteko aukera.