Aurkezpena
CoRubrics ebaluazio prozesua errubrika bidez egiteko Google Apps-erako gehigarria da. Irakasleak ikaslea ala ikasle taldeak errubrika bidez ebaluatu ditzan balio du, bai eta ikasle arteko koebaluazioa egiteko. Irakasle eta ikasle taldeak G suite domeinu berean izan behar dute.
Hasteko erabili nahi den errubrika definituko dugu eta ikasleen izen-abizenak eta beren posta elektronikoak, ondoren. Bi pauso hauek eginda, gehigarriak eta hari loturiko scriptak ondorengo guztiak egin ditzake:
- Errubrikaren edukiz galdetegia edo inprimakia sortu.
- Inprimakia (galdetegia) ikasleei postaz bidali ala inprimakiaren lotura eskuratu (irakasleak zuzenketa egiten duen kasuetarako).
- Inprimakia erantzun ondoren (ikasleek ala irakasleak betez), batezbestekoak lortzeko, datuak prozesatzen ditu.
- Bukatzeko, emaitzak ikasleei bidaltzeko aukera eskaintzen du (ikasle bakoitzak bere erantzuna jasoko du) eta, aukeran, erantzun honi banakako komentarioa gehitu genioke.
CoRubrics aukera gehiago ematen ditu:
- Errubrika inprimakian erantzuterakoan komentarioa egiteko aukera.
- Koebaluazio, autoebaluazioa eta irakaslearen ebaluazioa CoRubrics berean eguteko aukera.