CoRubrics-en erabilera

Lehenik gehigarria instalatu behar da


Jarraian, kalkulu-orri huitsa ireki eta Gehigarriak menutik CoRubrics erabiliz txantiloia sortu beharra dago.


Txantiloia sortuta bi orri dituen kalkulu-orria irekiko da. Lehen orrian errubrika osatu behar da.


Mailen izenak (Oso egokia, Egokia, Oinarrizkoa, Desegokia) eta beran puntuazioa alda daitezke. Nahi izanez gero baten bat kendu ala gehi daiteke. Ebaluatzera goazen irizpideekin gauza bera egin daiteke, kendu, gehitu, aldatu. Baldintza bakarra errespetatu behar da, irizpide bakoitzaren pisua adierazten duen zutabeak azkena izan behar du.

Bigarren orrian ikasleen izenak eta posta helbideak idatzi behar dira.


screenshot-docs.google.com 2016-01-10 16-34-05.png


Errubrika ikasleak banaka ala taldeka ebaluatzeko erabili daiteke. Bigarren orriko lehen zutabean beraz, ikaslearen ala taldearen izena jarriko da. Hurrengo zutabeetan posta elektrikoaren helbideak idatziko dira. Zutabe bakarra ikasle bakarra ebaluatzeko eta ikasle bakoitzeko zutabe bana taldearen kasuan, taldea osatzen duten ikasle hainbat erabiliko dira taldearen kasuan.


Honaino errubrikaren pertsonalizazioa. Hemendik aurrera goaildean ageri den menua erabiliko da Koebaluazioa errubriken bitartez izenekoa.


1- Errubrikako edukiez inprimakia sortu:

Lehen pausua inprimakia sortzea da. Menuan hautatu eta Driveko gure unitatean inprimakia (galdetegia) sortuko da.

Scriptak gure Drive eta posta erabiltzeko baimena eskatuko du. Baimena eman eta berriz ere menutik Errubrikarekin ebaluatzeko inprimakia sortu aukera hautatu beharko da. Lehen aldiz hautatzeak baimena emateko balio du baina ez du scripta exekutatzen.

Inprimakiak zein izen hartzea nahi dugun galdetuko digu. Izena eman eta exekutatu eta inprimakia gure unitatean sortuko du.

Puntu honetan ez da inprimakia ireki beharrik, baina egingo bazenu horrelako itxura edukiko luke:



2- Ikasleei inprimakia postaz bidali ala lotura (helbidea) lortu irakasleak soilik zuzentzeko asmoa bali:

Inprimakia sortu eta Koebaluazioa errubriken bitartez menua aldatu egin da.

Lehen aukeraz inprimakia ikasleei postaz bidaliko zaie: Formularioa ikasleei bidali aukeraz. Kasu honetan ikasleak postan jasoko du inprimakian sartzeko lotura. Honelako zerbait:

corubrics14

Ebaluazioa irakasleak bakarrik egingo badu, hark bakarrik inprimakia beteko badu, Formularioaren helbidea lortu aukera hautatuz eskuratu eta erantzungo dugu.


3- Batezbestekoak lortzeko datuak prozesatzea:

Ikasleei lotura bidali hala lotura gure pantailan ikusi ondoren, Koebaluazioa errubriken bitartez menua berriz ere aldatu egin da. Ikasleek ala Irakasleak inprimakia erantzun ondoren, menu berri honetako Formularioen erantzunak prozesatu aukera hautatuko da.

Aukera hau eginez orri berria sortuko da kalkulu-orrian, ikasleen orriaren jarraian. Orri berri honek izen gisa prozesatzearen egun eta ordua izango ditu. Bertan Batezbesteko guztiak ageri dira eta irudian ageri denaren antza izango du:

corubrics15


Errubrika nota edo zenbaki batean bihurtzea arazo-iturri izan ohi da. Bi aukera eskaini dira hemen. Kasu batean azken emaitza irizpiderik baxuena da eta bigarren aukeran irizpide guztien batezbestekoa da azken emaitza hori.

Azken zutabean iradokizunak idazteko aukera ematen du, hauen bidez ikaslea emaitzen interpretazioan lagun genezan.


4- Ikasleei emaitzak eta iradokizunak bidaltzea

Datuak prozesatzerakoan Koebaluazioa errubriken bitartez menua berriz ere aldatu egin da. Prozesaturiko emaitzak ikasleei posta elektronikoz bidaltzeko aukera du. Ikasle bakoitzak (edo talde bakoitzak) bere emaitzak jasoko ditu soilik, besteenak jaso gabe. Menuan agindu hau hautatzerakoan Nota orokorra bidali nahi diegun galdetuko digu. Baiezkoan bi aukeretatik zein bidali nahi dugun galdetuko du; batezbestekoa ala baxuena.

Ikasleek irudian agertzen den posta antzekoa jasoko dute.

corubrics16

Hau da errubrika bidezko ebaluazioaren prozesua. Tresna hau erabiliz ikasleak banaka edo taldeka ebaluatu nahi dira; irakasleak soilik ebaluatuta ala ikasleak heuren artean koebaluatuta. Inprimakia automatikoki sortzeko erraztasuna eta emaitzak postaz bidaltzeko aukerak asko arintzen du errubrika bidezko ebaluazioa.


Bukatzeko, prozesua behin amaituta Prozesua berriro hasi daiteke. Era honetara talde berean errubrika bera behin baino gehiagotan pasa daiteke (denboran zehar izaniko garapena ikusi edo zereginen bat hobe dezaten), eta datuak alderatzeko emaitzen orri hainbat izango ditugu.